Elikadura sektorerako koipeztatze sistemak.
Elikagaien industriako prozesu automatizatuetan,
produktuen joan-etorri handia dago hainbat prozesutan zehar, eta horiek
garbitasun eskakizun handiak bete behar dituzte. Intza Lubrication
Systems enpresak altzairu herdoilgaitzez egin ditzake bere
sistemak, higiene eta osasungarritasun arau zorrotzenak betetzeko.
Arreta berezia osasun eta garbiketa arloei
Intza Lubrication Systems enpresak hainbat konponbide zehatz
ekoitzi eta instalatzen ditu:
1. Lubrifikazio lehorra garraio-bandetan, garbitasun askoz handiagoarekin,
hazkunde bakteriologikorik gabe, korrosiorik gabe eta
kontsumoa nabarmen murriztuta.
2. Errodamenduen lubrifikazioa zentralizatzea, monopuntuak ordezkatuz.
3. Kateak eta garraiatzaileak koipeztatzea, ingurunea garbi mantenduta.